top of page

Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez 
ta hartu lekua ene lagunen artean. 
Begiraiguzu denoi zuzen begitara 
azalpena ugar zor dizkiguzu ta. 
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea 
herri faltsu bat izan dugula maite. 
Geure arteko besarkada ta malkoak 
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek. 

Begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten 
uzkurtu eta esaidazu belarrira 
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten 
neurea ta neure lagunen herria 
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau 
entzungo duen azkena zeu zarela. 
Beraz amestuko dut kalean topatu 
ta honakoa oihukatuko dizudala

​

begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 

Lurretik lorera, loretik bihotzera 
legetatik urrun, malkotatik gertu 
esaidak lagun, eskutik helduta begitara 
herrian zutik jarraituko diagula 

begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu 
begitara begira 
begitara begira 
lekuz kanpo gaudela esaiguzu (x2)

bottom of page